Lege-abisua
Orri honetan irakur ditzakezu Vektor enpresak zer baldintzatan eskaintzen dizkizun bere zerbitzuak, webgune honen bitartez. Webgunean sartzen baldin bazara, adierazi egingo duzu ados zaudela baldintzekin. Hona hemen webgunea erabiltzeko baldintzak.
VEKTOR
Helbidea: Portuetxe ibilbidea 45 A, 1, bulegoa 5.
PK: 20018 Donostia (GIPUZKOA)
IFK: B20903878
Baldintzak onartzea
Webgune honetan sartzen baldin bazara, hartu egingo dugu webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula, sarbidearen unean jasota dauden bertsioan. Indarreko lege-araudiak aldatzen badira, baliteke baldintzak ere aldatu behar izatea; hortaz, komeni zaizu baldintzak eta pribatutasun-politika irakurtzea, webgune honetara sartzen zaren bakoitzean.
Webgunearen xedea eta erantzukizunetik salbuestea
Eskaintzen edo merkaturatzen ditugun zerbitzuei edota produktuei buruzko informazioa ematen dugu webgune honen bidez. Erabiltzaileak informazioa ikusten duen modu berean ematen dugu; hortaz, Vektorrek ez du inolako erantzukizunik izango, honako egoera hauetan kalteak gertatzen baldin badira:
Informaziorik edo eskainitako zerbitzuren edo produkturen bat eskuragarri ez egotea; informazio zuzena edo eguneratua ez izatea; webgune honetako edo webgune honen bitartez erabilgarri dauden beste webgune batzuetako eduki guztiak edo batzuk eskuratzeko hutsegiteak egotea.
Informazio-galerak edo ordenagailuko kalteak gertatzen badira, webgune hau edo webgune honen bitartez erabilgarri dauden beste webgune batzuk erabiltzeagatik.
Webgunea erabiltzea
Web honetan sartzen baldin bazara, zeu izango zara erabaki horren erantzule bakarra, eta espresuki eta zure borondatez onartzen duzu hala dela. Era berean, konpromisoa hartzen duzu webgune honetako edukiak bidegabeko xedeetarako ez erabiltzeko, ezta ordena publikoaren, moralaren eta orokorrean ontzat hartutako ohituren aurka ere ez erabiltzeko. Zehazki, aurrekoa mugatu gabe, konpromisoa hartzen duzu webgune honetako edukiak ez eskuratzeko, birsortzeko edo banatzeko, erabilera pertsonaletarako izan ezean, eta inola ere ez irabazi-asmoz.
Jabetza intelektualeko eskubideak
Webgunean agertzen diren markak, merkataritza-izenak edo ikur bereizgarriak Vektorren edo beste hirugarren batzuen jabetzakoak dira, eta webgune honetan sartzeak ez dizu ematen marka, merkataritza-izen edota ikur bereizgarri horien gaineko eskubiderik. Era berean, edukiak Vektorrenak edo beste pertsona batzuen jabetzakoak dira, eta webgunean sartzeak ez du berekin ekartzen haien gaineko ustiapen-eskubideak zuri lagatzerik.
KONTAKTUA

Kokapena
E-maila
Telefonoa
943 08 92 41